XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
600.000 libera eskuratu zituzten Orma lantegiko langileek atzoSENPEREKO Orma lantegiko 35 langilek irabazi berri dute joan den urtean Baionako auzitegian ezarritako kereila.
Izan ere, Prud'hommeko auzitegiak kondenatu du arrain kontserben egilea 600.000 libera ordaintzea langileei. CFDTko sindikatuak langile guztiak bildu zituen atzo Donibane Lohizunen, eta txekeak banatu zituen.
Erabaki horrekin, auzitegiak aspaldiko arazo bat trenkatu zuen, zeren eta afera duela zazpi urte hasi zen. Arazo ekonomikoak aitzakiatzat hartuz, Orma lantegiak adierazi zien langileei ez zezakeela gehiago hamahirugarren hilabetesaria ordaindu.
Sei urtez, langileek amore eman zuten lana atxikitzeko esperantzaz, baina lantegia itxi egin zen 1996 otsailean.
Alabaina, Ormako 35 pertsonek kereila pausatu zuten auzitegian, lantegiak zor zien dirua eskuratzeko.
Auzi luzea izan da baina auzitegiak adierazi du langileek oinarrizko eskubide bat baizik ez dutela defendatu.